sábado, 8 de noviembre de 2014

XX. Gaztelekuko xake txapelketa

Azaroak 15, zapatua, goizeko 9tan
Izen-emate epea azaroaren 13a arte
Informazioa eta izen-ematea Gaztelekuan azaroaren 13a arte. Telefonoz ere eman dezakezue izena 943 718 257 zenbakira deituz, eta baita e-mail bat gazteinformazioa@oinati.net helbidera bidalita ere. Izen emate doan izango da oñatiarrentzat, eta 4 euro balioko du gainontzekoentzat.

Jokuaren sistema eta erritmoa

Jokua sutzar erara jokatuko da, 6 itzulitara, eta bakoitzak 15 minutu izango ditu bandera jaitsi arte.

Sariak (*)

1. saria: 200 euro + Txapela
2. saria: 170 euro
3. saria: 140 euro
Lehen gazte emakumea: 90 euro (**)
Lehen gazte gizakumea: 90 euro (**)
herriko lehena: 140 txantxi
Herriko lehen gazte emakumea: 100 txantxi (**)
Herriko lehen gizakumena: 100 txantxi (**)

(*) Sariak ez dira pilagarriak izango. Bi sari jokalari berdinak irabaziz gero, sari potoloena emango zaio, bestea hutsik geldituko delarik.
(**) Gazte kategorian lehiatzeko 18 urte azpikoak behar dute lehiakideek.

No hay comentarios: